Atzoko egunez, baina duela 750 urte, Alfontso X. Gaztelakoak hiribildu izaera aitortu zion Artziniega herriari. Izendapenaren mendeurrena ospatzeko, ekintzaz beteriko urtea antolatu dute artziniegarrek, eta bart arratsaldean egindako ekitaldiarekin eman diete amaiera ospakizunei.
Herritarrak protagonista zituen antzezpen baten bidez, erregearen mezulariaren etorrera irudikatu zuten, herritarrei Artziniega hiribildu izendatzen duen agiria erakusteko.
Ekimena txokolatada batekin amaitu zuten. Datozen egunetan denboraren kapsula gordeko dute herriko txokoren batean, hiribilduaren 800. urteurrenean irekitzeko asmoz. Horrekin, amaitutzat joko dute aurtengo ekintza maratoia.