ARGAZKIAK

Antzerki herrikoi batekin ospatu dute Artziniegako hiribilduaren 750. urteurrena

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko aza. 3a, 15:24

Hiribilduaren 750. urteurrena ospatu zuten atzo artziniegarrek. Herritarrak protegonista zituen antzerki batekin amaitu zuten urte osoan luzatu den dinamika.

Atzoko egunez, baina duela 750 urte, Alfontso X. Gaztelakoak hiribildu izaera aitortu zion Artziniega herriari. Izendapenaren mendeurrena ospatzeko, ekintzaz beteriko urtea antolatu dute artziniegarrek, eta bart arratsaldean egindako ekitaldiarekin eman diete amaiera ospakizunei.

Herritarrak protagonista zituen antzezpen baten bidez, erregearen mezulariaren etorrera irudikatu zuten, herritarrei Artziniega hiribildu izendatzen duen agiria erakusteko.

Ekimena txokolatada batekin amaitu zuten. Datozen egunetan denboraren kapsula gordeko dute herriko txokoren batean, hiribilduaren 800. urteurrenean irekitzeko asmoz. Horrekin, amaitutzat joko dute aurtengo ekintza maratoia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide