Hiru gizonezko atxilotu zituzten asteartean Artziniegan, etxebizitza batean lapurtzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2022ko aza. 3a, 15:04

Ertzaintzak berak eman du atxiloketen berri. / Ertzaintza

Artziniegako herrigunean izan zen lapurreta, baina Soxogutin harrapatu zituen Ertzaintzak ustezko egileak, herritarren laguntzarekin.

Asteartean 24, 35 eta 37 urteko hiru gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak Artziniegako udalerrian. Poliziak deia jaso zuen 14:00ak aldera, ezezagun batzuk saiatzen ari zirelako urbanizazio baten atarian sartzen.

Agenteak bertaratu zirenean, auzokideek adierazi zieten hiru gizonezkoek etxebizitza batean lapurtu zutela eta gero eraikineko atzeko partetik ihes egin zutela. Jarraian ertzainek berretsi zuten etxe bat hankaz gora zegoela.

Soxogutin atxilotuak

Handik gutxira, Ertzaintzak beste dei bat jaso zuen. Izan ere, ezezagunen deskribapenarekin bat egin zuten hiru gizonezko ikusi zituzten herritarrek Soxoguti eta Artziniega lotzen dituen errepidean eta auzokide batek horietako bat harrapatu zuen. Handik gutxira, poliziak 35 urteko gizona atxilotu zuen lapurreta egotzita.

Horren ostean, delituaren beste bi ustezko egileen bilaketa abiatu zuten ertzainek eta Aiaga ibaiko ingurutan topatu zituzten. Poliziak adierazi duenez, guztiek dituzte aurrekariak eta gaur geratuko dira Amurrioko epaitegiaren esku.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide