Gaur abiatu dute ‘Artziniegan bizi eta erosi’ kanpaina

Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 17:00

Artziniegako hainbat saltokik hartuko dute parte ekimenean. / Aiaraldea. eus

Artziniegan erosteak saria izango du abenduaren 21era bitarte. Udalak hainbat zozketa egingo ditu tokiko merkataritza sustatzeko.

Gaur bertan abiatu du Udalak Artziniegan Bizi eta Erosi kanpaina, tokiko merkataritza laguntzeko. Orotara 19 saltokik hartuko dute parte ekimenean, eta horietako edozeinetan gastatutako 10 euro bakoitzeko txartel bana eskuratuko dute erosleek. Txartel horiekin 17 sariko zozketa batean parte hartu ahalko dute. Zehazki, Artziniegako dendetan gastatzeko 250 euroko bi bonu eta 100 euroko 15 egongo dira parte hartzaileen eskura.

Gaurtik hasita eta abenduaren 21era arte egongo da parte hartzeko epea. Baldintzak aski errazak dira. Erosleek txartel bana jasoko dute lehiaketan izena emandako saltokietakoren batean gastatutako 10 euro bakoitzeko, hauek amaitu arte. Txartel hori bete eta Artziniegako Udaletxean zein Liburutegian jarritako kutxetan sartu beharko da.

Zozketa abenduaren 28an egingo dute, Udaletxean bertan, 19:00etan. Saria jaso ahal izateko, irabazleek txartelari dagokion erosketa tiketa aurkeztu beharko dute. Horren ondoren, hilabeteko epea izango dute 17 irabazleek saria gastatzeko, 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 23ra bitarte, hain zuzen ere. Gutxienez, kanpainari atxikitako hiru saltokitan gastatu beharko dute bonua. Kanpainaren inguruko informazio gehiago Artziniegako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide