Sare sozialak bilakatu dira Artziniegako EH Bilduko udal gobernu taldearen eta EAJren arteko gudu-zelai. Izan ere, gobernu taldeak prentsa oharra zabaldu du salatzeko jeltzaleen akusazioak gezurtatu dituztela euren Facebook profila baliatuta.
Aipatutako argitalpen horretan, EH Bilduk udalbatzen akten zatiak baliatu ditu erakusteko EAJk egindako galderak erantzun dituztela udalbatzetan. Hori ez ezik, jeltzaleei leporatu diete aipatutako zenbait galdera ere egin ez izana.