"Hiriskak bere hondar alea jarri du haurren minbiziaren aurkako borrokan, azokaren bidez"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abe. 11a, 08:31

Abenduaren 6tik 8ra egin zuen Hiriskak azoka solidarioa, eta bertan zozkatutako saskiak banatu dituzte.

Artziniegako Hiriska elkarteak sare sozialetan jakinarazi duenez, banatu ditu jada Gabonetako azokako zozketako sariak. Urtero bezala, abenduaren 6an, 7an eta 8an egin zuten merkatua. Ez da edonolakoa izan gainera, Aspanafoa elkarteari emango diote pilatutako diru guztia. Modu horretan nahi dute lagundu minbizidun haurren elkartea, zehaztu dutenez. "Hiriskak bere hondar alea jarri du haurren minbiziaren aurkako borrokan, azokaren bidez. Aspanafoa elkartea laguntzera animatzen zaitugu", azpimarratu dute. Hogeigarren aldia da azokaren ekimena antolatzen duena Artziniegako emakume elkarteak. 

Azokako zozketako sariak banatu ditu Hiriskak. Ekimenaren XX. edizioa izan da aurtengoa, eta Aspanafoa elkarteari emango diote bildutako dirua

Gabonetan, ekintza gehiago

Datozen asteetan ekimen gehiago egongo dira Artziniegan Gabonen harira. Batetik, Artziniega Museoak Olentzero eta Maridominigrentzat gutunak bertan uzteko deialdia egin du abenduaren 16tik 18ra. Bestetik, abenduaren 17an Gabonetako gozoen lehiaketa antolatu dute.

Argazkiak: Hiriska

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide