Garai, Artekale eta Axpe plazetako jolas parkeak berritu dituzte

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko urt. 16a, 09:56

Garai plazako jolas parke berritua. / Joseba Vivanco

Artziniegako Garai, Artekale eta Axpe plazetan umeen jolas parkeak berritu ditu Udalak. Arteko landako azpiegiturak ere hobetu dituzte, tokiko erakundeak adierazi duenez.

Artziniegako azpiegitura berriketetan beste urrats bat eman du tokiko erakundeak. Joseba Vivanco alkateak sare sozialetan azaldu duenez, "Udalak bukatutzat ematen ditu Garai plazako umeen guneko lanak". Ez da izan, ordea, atondu duten eremu bakarra. Izan ere, Artekale plazan zein Axpen ere burutu dituzte hobekuntzak. Gobernuburuak adierazi duenez, orotara, 42.000 euroko gastua eragin du egikaritzeak.

Mota ezberdinetako txirristez gain, lurreko jolas mota eta bestelako jolas tresnak aldatu dituzte. Horrez gain, erabilera egokia sustatzeko informazio panelak ipini dituzte toki horietan. Modu horretan, garbitasuna zein ingurumena errespetatzeko deia zabaldu dute, besteak beste. 

Arteko landako azpiegiturak ere berritzen

Bestalde, Arteko zelaiko komunen bigarren konponketa lanak ere bukatu direla jakinarazi du Udalak sare sozialetan. "Komunez gain, tabernako teilatua eta atea ere berritu dira, eta zelaiguneko zuhaitzen informazioa ematen duten panelak jarri ditugu ere", azpimarratu du alkateak sare sozialetan, "hurrengo lege agintaldian definitu beharko da beste etxolen erabilera, euren berriketa eta zelaiko umeen jolas parkearen atonketa".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide