"Legealdi honetan, abeltzaintza sektoreak eskatuta, Artziniegako abeltzaintza ustiategietan siloratzeko plastikoak biltzeko zerbitzua jarri da abian", azaldu du Joseba Vivanco alkateak sare sozialetan. Datuei errreparatuta, nabarmena da zerbitzuaren eta emaitzaren hazkundea: "2020an 335 kilo bildu ziren, 2021ean 1.925 eta 2022an 1.340". Zerbitzu horretarako 1.800 euro baliatu ditu Artziniegako Udalak.
Bestalde, udalerriko baso bideetan isuriak garbitzeko lanak egiten ari dira egunotan. Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko kideek Soxoguti eta La Lastra arteko bidean, Barruelon eta Peñalba inguruko hondakindegian burutu dituzte lanak. Modu horretan, bidea bera ere zabaldu dute, "posible den tokietan".
