Artziniegako Udalak komunitate energetikoen sorrera sustatzeko konpromisoa hartu du

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urt. 20a, 10:55

EH Bilduk aurkeztu zuen trantsizio energetikorako mozioa atzo. / Aiaraldea.eus

Mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk atzoko udal osko bilkuran, Artziniegako Udalak trantsizio energetikorako urratsak egin ditzan. Besteak beste, udalerrian komunitate energetikoak sustatzeko konpromisoa hartu zuten, bai eta udal eraikinen potentzial fotovoltaikoa bultzatzekoa ere.

Artziniegako EH Bilduk trantsizio energetikorantz  pausuak ematea galdegin zuen atzo egindako udal osoko bilkuran. Aurkeztutako mozio baten bidez trantsizio hori erdiesteko hainbat neurri proposatu zituen, horien artean nagusiena komunitate energetikoen sorrera bultzatzea.

Hain zuzen ere, EH Bilduk azaldu bezala, Europar Batasunak egindako gomendioa da figura hauek sortzearena. "Next Generation EU funts europarren esparruan, Trantsizio Komunitarioko Bulegoei laguntzak emateko deialdia onartu zen, komunitate energetikoak sustatu eta dinamizatzeko", nabarmendu zuen koalizio abertzaleak.

%50eko hobaria esleituko zaie OHZn energia berriztagarriak dituzten eraikinei

EH Bilduren aldeko botoekin atera zen mozioa aurrera. Horrenbestez, Artziniegako Udalak trantsizio energetikorantz urratsak egin eta komunitate energetikoen sorrera lagunduko du. Halaber, %50eko hobaria esleituko zaie Ondasun Higiezinen gaineko Zergan energia berriztagarriak sortzeko sistemaren bat duten etxebizitza eta eraikinei. Azkenik, Udalak, instalazio publikoen potentzial fotovoltaikoa garatzeko konpromisoa hartu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide