Artziniegako Peña Tiburonen ardura izango da berriro Athletic Clubeko peñen jaia antolatzea. Horrela erabaki du aste honetan Iparraldeko Peñen Elkarteak (zeinak Euskal Herriko, Kantabria eta Burgoseko jarraitzaile taldeak batzen dituen). Jaia ekainaren 10ean ospatuko da. Aurten futbol klubaren 125. urteurrena da, gainera.
Eskualdeko peñak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari momentuz egitaraua ez dagoela osatuta. "Orokorrean goizean ekintzaren bat egiten da, gero senidetze bazkaria, eta arratsaldean eta gauean kontzertuak edota erromeriak daude. Printzipioz, egitura hori errespetatuko dugu", argitu du kideak.
Horrez gain, Iparraldeko Peñen Elkartearen onespena jaso beharko dute, erakunde horrek finantzatzen baitu eguna.
Aipatu beharra dago ez dela lehenengo aldia izango artziniegarrentzat. Izan ere, 2017an hiribilduak jai bera hartu zuen.