Kultur sorkuntza Aiaraldean

Jon Maiak jarri dizkio hitzak eta ahotsa Kuttuneren proiektu berriari

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 22a, 08:00

Airezko etxea abestia plazaratu du Nerea Quincoces artziniegarraren taldeak. Jon Maiak sortu ditu hitzak eta jarri dio ahotsa Kuttune taldearen lan berriari. Grabaketa prozesu berezi izan dela aitortu du Quincocesek.

Airezko etxea kantua argitaratu berri du Nerea Quincocesen Kuttune taldeak. Musikari artziniegarra perkusioaz eta ahotsaz arduratzen da proiektuan, eta beste hainbat musikari ditu bidelagun.

Plazaratu berri duten kantuan, aldiz, pertsona berri bat batu da taldera: Jon Maia. Quincocesek bazuen harrremana bertsolariearekin, iaz ‘Kantu bat gara’ proiektuan parte hartu baitzuen musikari moduan.

Grabaketa prozesua ere berezia izan da, Quincocesek nabarmendu duenez: “2021ean plazaratu genuen gure lehen diskoa, eta gogogak genituen berriz estuidoan sartzeko. Baina oraingoan gauza ezberdin bat izatea nahi genuen”. Horregatik erabaki dute kantua ‘zuzenean’ egitea; hau da, 10 musikari areto berdinean batera grabatuta.  “Hitzaren bidez transmititzeko zuen gaitasunak harrapatu egin ninduen hasieratik. Horregatik, berarekin hitz egin nuen Kuttunerako konposizio berri bati letra jar ziezaion”.

“2021ean plazaratu genuen gure lehen diskoa, eta gogogak genituen berriz estuidooan sartzeko. Baina oraingoan gauza ezberdin bat izatea nahi genuen”

Musika konposatzea izan zen lehen urratsa, eta horretan sartu zen Quincoces buru-belarri: “Abesti bat konposatzen hasi nintzen Jon Maiaren esku-hartze poetiko luze batean pentsatuz, eta Kuttuneren sorkuntza identifikatzaile bat izatea nahi nuen, alboka-doinuetatik datorren sonoritate tradizional batekin, hainbat lekutako erritmikoekin nahastuta, kasu honetan Afrikako ipar-mendebaldeko eragin erritmikoak erabiliz, baita Argentinako chacarera ere, orain arte konposizioetan erabili ez dudana”.

“Iraganarekin lotzen gaituen zilbor-hestea bilatzea”, hori izan zen abestiaren hasierako helburua, musikari artziniegarraren esanetan. Bide horretan, Juan Antonio Urbeltz folklore adituaren idazkiak izan ziren bere inspirazio iturri nagusia.

Ideia horiek guztiak helarazi zizkion Jon Maiari, eta honek letra sortazeri ekin zion orduan. “Bere hitzetan, Euskal Herriko historian zehar sortu dugun imaginarioan inspiratu zen letra idazteko”, azaldu du Quincocesek.

Sortzaile artziniegarraren aburuz, “identitateaz” hitz egiten du kantuak batez ere, “mendeetan zehar ahoz ahoko transmisioaren bidez fosildu behar ez dena, eta etengabe eraldatzen dena historiaren etapa berri bakoitzera etengabe egokitzeko eta berritzeko”.

2023rako asmoak

Quincocesek aurreratu duenez, “musika sortzen jarraitzea” da Kuttuneren helburuetako bat 2023. urterako, helburu batekin: disko berri bat kaleratzea.

Horrez gain, kontzertuak eskaintzen ere arituko dira. Datorren martxoaren 4an Igorren arituko dira, eta bertan joko dute zuzenean lehenbiziko aldiz Airezko etxea kantua. “Proiektu hau Kuttuneko kideok elkarrekin egitearen ilusioak mugitzen gaitu eta, batez ere, emaitzak ikusteak motibatzen gaitu, horren musikari eta pertsona onekin aritzearen ondorio direlako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide