Asteburuan jakinarazi du Artziniegako EH Bilduk 2023-2027 lege agintaldirako osatutako zerrenda. Joseba Vivanco izango da alkategaia. "2015eko udal hauteskundeak irabazi genituen; 2019ko udal hauteskundeak irabazi genituen gehiengo absolutuarekin, eta datorren maiatzaren 28an berriro irabazteko taldea dugu", adierazi du koalizio abertzaleak sare sozialetan.
Lehenbiziko postua ez ezik, zerrenda osoa zabaldu dute jada: "Lau urte hauetan lan handia egin dugula uste dugu, zailtasun handiak izan ditugun arren; horregatik, bost zinegotziak errepikatzeaz gain, seigarrenaren bila joan nahi dugu. Prest gaude".
Hau izango da, horrenbestez, udala kudeatzeko proposatutako taldea:
1. Joseba Vivanco
2. Arkaitz San José
3. Miren Lopez
4. Jon García
5. Onintze Elvira
6. Iñaki Cuesta
7. Zuriñe Frutos
8. Unai Gotxi
9. Alazne Lafragua
10. Jonatan Lombraña
11. Idoia López
12. Jose Luis Cebolla