Artziniegako landa eremuko banatzaile den Francisco Javier Gutierrez izan da 2022an Araban etxeko banaketa gehien egin dituen postaria, Correosen arabera.
Posta zerbitzuak zabaldu duenaren arabera, “Correoseko zerbitzu berriak martxan jarri ostean, etxez etxe egindako eragiketa kopuruarengatik nabarmendu da”.
Izan ere, 2021ean gailu eramangarri berriak eman zizkieten Araban lan egiten duten 52 landa-banatzaileei. Horiek eskaintzen dituzten “funtzionaltasun berriei” esker, orain arte Correoseko bulegoetan bakarrik ematen ziren zerbitzu asko etxez etxe eskaini ditzakete postariek.
Horien artean daude ingurumen-bereizgarriak igortzea, paketeak eta zigiluak saltzea, ordainagiriak kobratzea, dirua jasotzea edo bidaltzea, zergak kobratzea, DGTrekin izapideak egitea eta tren-txartelak saltzea, besteak beste.
Zerbitzu hauek etxez etxe ematearekin, Correosek landa eremuan bizi diren pertsonen irisgarritasuna erraztea du helburu: “Correosek lanean jarraitzen du bere jarduera dibertsifikatu eta bere zerbitzuak herritar guztiei hurbiltzeko, haien egunerokotasuna errazteko, bereziki landa-eremuetan, non despopulazioaren aurkako borrokan laguntzen duen tresna eraginkorra bihurtzen baita”.