Basogintzaren iragana, oraina eta geroa izango ditu hizpide Basoa Fundazioak Artziniegan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 3a, 07:00
Basogintzaren inguruan hausnartuko du Basoa Fundazioak Artziniegan. / Maddi Isasi Azkarraga

Nazioarteko Basoen Egunaren testuinguruan, basogintzari lotutako jardunaldiak antolatuko dituzte Artziniegan datorren martxoaren 24an. Basoen ustiapenaren eboluzioa izango dute aztergai.

Basoa Fundazioak Basogintzaren iragan, oraina eta geroari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu datorren martxoaren 24an Artziniegako Museoan. Hitzordua Basoen Nazioarteko Egunaren Testuinguruan antolatu du Fundazioak. Jardunaldian parte hartzea doakoa izango da, eta aurrez izena eman behar da Internet bidez.

Egungo gizartea basoa kudeatzea zalantzan jartzen ari dela azaldu du fundazio antolatzaileak, eta zenbait galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira Artziniegako jardunaldietan: "Baso-kudeaketa jasangarria da? Ezinbestekoa? Komeniko litzateke gutxienez murriztea? Aldatu da? Norantz eboluzionatu beharko luke?"

9:45ean emango diete hasiera jardunaldiei. Lehenik eta behin, Iratiko oihanean kokatutako dokumental bat proiektatuko dute. "Basogintzako praktikak eta egurraren aprobetxamendu eta garraio-prozesuak gogoratzen lagunduko digu filmak", azaldu dute antolatzaileek.

Solasaldia 12:15ean hasiko dute. Bertan parte hartuko dute Maria Menedez basoa ikertzeko INIA-CSIC erakundeko ikertzaileak, Asuncion Camara Oviedoko Unibertsitateko irakasleak eta Alvaro Aunos Lleidako Unibertsitateko irakasleak. Solasaldia Youtube bidez jarraitu ahalko da.

Protestak Amurrion

Basoa Fundazioak beste jardunaldi batzuk antolatu zituen 2021eko martxoan Amurrio Antzokian. Bertan, eukaliptoaren ustiapena izan zuen hizpide Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak. Besteak beste, Luis Gil gonbidatu zuten, eukaliptoaren alde lerratu den katedraduna.

Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformak elkarretaratzea egin zuen antzokiaren aurrean, eukaliptoaren ustiapena eta basoen industrializazioa salatzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide