Ekimen berezia iragarri dute Muskerrak elkarteak, Ganzorrotz mendi taldeak eta Artea etnografia elkarteak. "Gure ibai ekosistemetako bioaniztasuna aztertuko dugu, baita gure ibaiek ezkutaturiko kultur ondarea ere", zehaztu dute deialdian. Artziniegatik Soxogutira joango dira, baina Berronesetik ere igaroko dira. Iraupenari dagokionez, 3 orduko txangoa aurreikusi dute, "zailtasun ertaina" izango duelarik. Izan ere, 6.5 kilometroko zirkuitua osatuko dute partaideek.
Artziniegako Udalak begi onez ikusi du egitasmoa, eta elkarteen lana txalotu du: "Eskerrik asko Muskerrak, Ganzorrotz eta Artea elkarteei ekintza polit honetarako elkartzeagatik".
Irteera 10:00etan izango da Toñin Luengas frontoitik, eta doakoa izango da parte hartzea.