Atzo goizean, martxoaren 30ean, ezohiko bilkura egin zuten Artziniegako Udalbatzan. Bertan, besteak beste, zenbait proiektu aurkeztu zituzten 2024-2025eko Obren Foru Planean eskatzeko, guztira 1.200.000 euroko kostuarekin.
Artziniegako EAJ abstenitu egin zen, “informazio nahikorik ez duelako”. Encina Castresana bozeramaileak horrela azaldu zuen: "Proiektu hauen aurkezpena, une honetan Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lanean ari direnean, anbizio gutxikoa iruditzen zaigu Artziniegaren etorkizunerako, funtsezko beste zerbitzu batzuen beharragatik eta herritarrei galdetu gabe". Bozeramaileak gaineratu zuen une honetan Garai plaza aldatzea ez dela lehentasunezkoa ez badira zabuentzako gune estaliak aurreikusten.
Bestalde, Eguneko Arretarako Landa Zentro berriaren proiektua beharrezkotzat jo zuen, “zerbitzu horren eskariak gora egingo duelako”. Azpimarratu zuen eraikina laguntza-eredu berrietan planteatu beharko litzatekeela, esaterako, osasun-zentroa edo adinekoen etxea hartzeko moduan, eta beste zerbitzu batzuk hobetzera edo zabaltzera bideratuta egon beharko lukeela, “hala nola lurpeko aparkalekuei dagokiena, alde zaharrean aparkatzea ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin".
"Informazio falta"
Artziniegako EAJ Obren Foru Planean aurkeztu nahi diren proiektuei abstentzioa ematearen arrazoia informazio falta ei da. Azaldu dutenaren arabera, ez zuten planteatuko ziren jarduketen berri eta kexu dira legegintzaldi honetan egoera ohikoa izan delako.