Artziniegako Campijo auzoan desagertutako behor baten bila ari dira. Animaliaren argazkiak zabaldu dituzte sare sozialetan. 'Izar' da bere izena eta mikrotxipa dauka. Jabeek uste dute agian animalia norbaitek lapurtu duela, eta telefono zenbaki bat plazaratu dute, informazioa duen edonork deitu dezan: 618169353.
