KULTURARTEAN Artziniegako 2023ko Kultur Agenda da. Kultura, artea – bere polisemian – eta artean hitzak elkartuta sortzen da haren izena: kultura guztion artean partekatzeko aukera, kultura eta arteaz gozatzeko aukera eta artea, zuhaitza bezala, Artziniegako ikurra.
Urteko kultura-agenda honen bidez, Artziniegako landa-ingurunean askotariko kultura-agenda eskaini nahi da, herritar guztientzat irisgarria eta irekia, hainbat ikuskizunekin eta kultura- prestakuntzekin, herritarren parte-hartzea, arte-hezkuntza eta tokiko zein inguruko sortzaileei laguntza emateko.
Hilaren 21ean, 19:00etan frontoian, Kantu Kolorek bere musika didaktikoko errepertorioa aurkeztuko du euskaraz, txikienek ezagutza berriak eskuratu eta eduki jakin batzuei buruz ikas dezaten. Musikaren bidez, letra eta doinua jartzen diete gai puntualei, haiek ezagutzen laguntzeko.
Bestalde, hilaren 23an frontoian, 13:00etan, Templos talde berriak Gero maketa autoekoiztuaren abestiak eta beren hurrengo EPko zenbait abesti aurkeztuko ditu. Mikel
(ahotsa eta gitarra), Ima (baxua) eta Alex (bateria) eskainiko dute rock alternatiboko proposamena.
Hilabete musikal hau amaitzeko, hilaren 28an frontoian ere, 17:30ean, Iñaki Otegik, ia 50 urteko ibilbide musikala duen Luiaondoko artistak, errepertorio tradizional bat abestuko du: arrantxerak, jotak, balak, euskal dantzak, etab.