Skate parkea izango du Artziniegak laster barru. Barcena eremuan kokatuko dute azpiegitura, "pista inguratzen duen pareta errespetatu dugu, Muskerrak elkarteak eskatu gisa, anfibio zein ornogabe anitzek bertan jarrai dezaten".
Hiru hilabeteetan bukatzea aurreikusi dute, gobernuburuaren hitzetan. Gastuei dagokienez, 100.000 euro balioko ditu obrak, baina Arabako Foru Aldundiko Garabide programaren bidez finantzatuko dute %50.
Kirol eremua futbol zelaiaren eta aparkalekuaren artean eraikiko dute. "Gaur sinatu dugu Barcena inguruan lanak hasteko berplanteamedu akta", azpimarratu du Vivancok. Planoak ere zabaldu dituzte sareetan:
