Etxeberria aita seme trikitilariek bideoklip berria plazaratu dute. Hain zuzen, Sorioneku kanta aurkeztu dute espazio digital guztietan. Spotifyn, Youtuben eta beste sare sozialetan zabaldu dute jada.
Aitortu dutenez, martxoaren amaieran grabatu zuten ikus-entzunezkoa Valladoliden: "JJ Vaquero espainiar bakarrizketagile ospetsua da protagonista, eta Jesus 'Beltza' ahaztu gabe, elkarrekin barre eginaraziko digute Euskal Herrian zein ezagunak garen gogorarazten digun istorio honetan".
"Gure lurraldean oharkabean pasatuko ez den abesti bat da Sorioneku"
Azpimarratu dutenez, hainbat komedia aurkituko ditu ikus-entzuleak "gauza herrikoi asko gogoratuko dituztenak, umore ukituarekin, baina garrantzia ahaztu gabe".

Etxebarriatarren hitzetan, "oso indartsua eta polita, baina batez ere, gure lurraldean oharkabean pasatuko ez den abesti bat da Sorioneku". Horrez gain, bi teaser osatu dituzte, kantuaren zabalpena sustatzeko: