Joseba Vivanco izango da EH Bilduren zerrendaburua Artziniegan, hirugarrenez. Azken lau urteetan bera izan da herriko alkatea, eta 2015-2019 artean ere zinegotzi izan zen oposizioan. "EH Bildu Artziniegan aurkeztu da zerrenda berritu batekin. Azken lau urteotan udal gobernuan esperientzia duen jendea eta ikasteko eta lan egiteko gogoz datozen aurpegi berriak, feminismoarekin, euskararekin eta ingurumenarekin konprometitutako jendea", zehaztu du alkategaiak.
Zehazki, ondorengoa da hautagai zerrenda:
- Joseba Vivanco Retes
- Arkaitz San Jose Martinez
- Miren Lopez Torres
- Jon Garcia Gomez
- Onintzen Elvira Santas
- Iñaki cuesta Lafragua
- Zuriñe Frutos Gutierrez-Barquin
- Unai Gotxi Kastrexana
- Alazne Lafragua Ureta
- Jonatan Lombraña
- Idoia Lopez Gonzalez
- Jose Luis Cebolla Arrizabalaga