EH Bilduk irabazi zituen 2015eko eta 2019ko udal hauteskundeak Artziniegan; baina, lehenegoan ez zuen alkatetza eskuratu, PPk EAJri eman ziolako babesa. Bigarrenean, aldiz, gehiengo absolutua lortu zuen koalizioak, 469 botorekin (%47,09), eta orduan Joseba Vivancok hartu zuen aginte makila.
EAJk 361 herritarren babesa jaso zuen (%36,24) eta PPk 103rena (%10,34). Modu horretan, Vivancoren taldeak bost ordezkari lortu zituen, jeltzaleenak 3 eta popularrek, aldiz, bakarra.
Orain, gehiengo absolutua mantentzea berebizikoa izango da EH Bildurentzat, 2015ko egoera errepikatu ez dadin. Ildo horretan, erabakigarria izango da PPren zinegotzi historikoak uko egin izana zerrendaburu izateari -bozkak beste indar batera joan daitezkeelako edota zinegotzia galdu- eta PSE-EEk tokiko hautagaia aurkeztea, aurreko hitzorduan ez bezala.