Hauteskunde kanpainako egun berezia izan zuten jeltzaleek ostiralean Artziniegan. Izan ere, haurrentzako jarduera antolatu ez ezik, bisita berezia izan zuten.
Hain zuzen, hiribildura bertaratu ziren Aitor Esteban EAJko bozaremailea Madrilgo Kongresuan eta Irma Basterra Lurralde Orekako Diputatua. Hango txoko adierazgarrienak ezagutu ez ezik, kanpainan ere parte hartu zuten eta herritarrekin mintzatu ziren.
Estebanek azpimarratu zuen EAJren aldeko boto-papera hautestontzian jartzearen garrantzia, "alderdi eraginkorra delako eta herriei aurrera eginarazi dielako".
Artziniegako jeltzaleek "luxutzat" jo zuten Estebanen zein Basterraren egonaldia, "politikan erreferente direlako eta babesa eskaini digutelako".
Argazkiak: EAJ