EH Bildu izan da zerrenda bozkatuena Artziniegan, 2023ko udal hauteskundeetan. 2019an lortutako gehiengo osoa berretsi eta zinegotzi bat gehiago irabazi du koalizio abertzaleak. Joseba Vivanco izango da, beraz, udalerriko alkatea berriz ere.
Vivancok emaitzen "oso balorazio positiboa" egin du. "Lau urtez udal gobernuan egon ostean hauteskunde hauek azterketa bat bezalakoak ziren guretzat. Herritarrek euren konfiantza eman digute berriro ere, 2019ko hauteskundeak nabarmen hobetuz".
Botoen %100 zenbatuta, PPk ordezkaritza galdu du Artziniegako Udalean, eta hori ere "garaipentzat" jo du Vivancok. "40 urteren ostean, PP udaletik bota dugu, eta baita EAJ oposizioan mantentzea lortu ere".