JOSEBA VIVANCO (EH Bildu)

"Herritarrek legealdi honetan egindako lana balioan jarri dute, eta botoetan isla izan du horrek; hodei batean gaude!"

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 29a, 00:28

Gehiengo absolutua berretsi du Joseba Vivancoren hautagaitzak, 2019ko emaitzak hobetuz. / Aiaraldea.eus

JOSEBA VIVANCO Artziniegako alkatea izango da datozen lau urteetan, EH Bilduk 2019an lortutako gehiengo absolutua berretsi ostean. Botoetan ez ezik, ordezkari kopuruan ere gora egin du talde abertzaleak.

2019an lortu zenuten gehiengo osoa berretsi duzue, zinegotzi bat gehiago lortuta. Zer nolako balorazioa egiten duzue?

Ufa! Oso balorazio ona. Hauteskundeko ekitaldian esan nuen sei zinegotzi lortu behar genituela eta PP udaletik baztertu, eta azkenean karanbola ondo atera zaigu. Sei zinegotziak lortu ditugu eta PP Artziniegatik desagertu da 40 urtez udalean egon ostean.

Duela lau urte baino boto gehiago lortu ditugu, azkenean nik uste herritarrek legealdi honetan egindako lana balioan jarri dutela, eta botoetan isla izan du horrek. Hodei batean gaude!

Babes guzti hau jaso ostean eta , nola heltzen dio EH Bilduk legealdi berriari?

Gu hauteskunde hauek azterketa bat bezala ulertzen genituen. Lau urte egon gara gobernuan, eta orain errebalidara aurkeztu behar ginen. Herritarrek lau urteko lanaren ostean horrelako babesa eman badigute argi dago lana oso ondo egin dugulako dela. 

Hauteskunde hauetako gakoa hori zen, hauteskundeak irabaztea gehiengo osoarekin eta EH Bilduren proiektua herrian finkatzea. EAJren 40 urteko udal gobernuen ostean beste egiteko era bat kontsolidatu nahi dugu. Herria egiteko beste modu bat da gurea, eta jendeak horren alde egin du argi eta garbi.

Zer mezu bidali nahi diezu Artziniegako herritarrei?

Lehenik eta behin, nirekin lau urte hauetan egon direnei eskertu nahi diet egindako lana, baita kanpainan lagundu duten herritar guztiei ere. Lan eskerga egin dute!

Azkenik, gugan konfiantza jarri duten herritar guztiei ere eskerrak ematea. Legealdi zaila izan da, akatsak ere egin ditugu, baina euren babesa eman digute datozen lau urte hauetan are hobeto egiteko gure lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide