Mendieta Kultur Elkarteak Kontzertuen VII. Zikloa antolatu du. Zehazki, musika klasikoko bost emanaldi eskainiko dituzte ekainean eta uztailean:
- Ekainak 3: Conrado Moya, 20:00etan Arteko Gure Ama Santutegian.
- Ekainak 24: Sofia eta Gonzalo Martin, 19:00etan Komentuan.
- Uztailak 1: Enrike Solinis eta Euskal Barrokensemble, 20:00etan Arteko Gure Ama Santutegian.
- Uztailak 22: The Three Ravens, 18:00etan Arteko Gure Ama Santutegian.
- Uztailak 29: Trio Jakob, 20:00etan Arteko Gure Ama Santutegian.
Hemen klikatuta parte hartu daiteke zozketan. Ostegunean izango da 15:00etan.