Kamiseta txuri-gorriz bete zen atzo Artziniega goizetik, herrira bertaratutako ehunka athleticzaleen eskutik, Peñista Egunaren VII. edizioa ospatzeko.
Goizeko hamaiketan jaurti zuten jaiari hasiera emateko txupina. Dantza erakustaldia egon zen jarraian Salbatzaile taldearen eskutik, eta herri kirolak geroago, Iñaxio Perurenaren parte hartzearekin.
Herri bazkariak bildu zuen jende gehien, frontoian. Arratsaldean, aldiz, musikak hartu zuen protagonismo osoa, Primo Bayo, Otegi, Lowe, Matelmania eta DJ Pytxarrasen eskutik.
Argazkiak: Peña Tiburon