Museoan egin behar zuten udako solstizioaren jaia Toñin Luengas frontoira lekualdatu zuten atzo, euriaren mehatxuagatik. Artziniegarrek, ordea, gogotsu erantzun zioten hitzorduari eta ehunka lagun batu ziren udari ongi etorria emateko jai giroan.
Dantza, odoloste jana eta sugarrak izan ziren iluntzeko osagai nagusiak. Sua pizteko ardura Artziniegako Eskolako 6. mailako ikasleek izan zuten.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte