Aldarriz, musikaz, dantzaz eta lagunez bete dute Porrotxek eta Marimototsek Artziniega

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 5a, 23:11

Umeen txanda izan da gaur Artziniegako Jaietan eta Porrotx eta Marimototsen Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna izan da egitarauaren osagai nagusia. Pailazoek gainezka topatu dute plaza eta musika, dantza, maitasun eta umorearekin ez ezik, aldarrikapenekin ere zipriztindu dute oholtza.

Izan ere, emanaldiaren azken tartean Aiaraldeko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kideak eta gazteak igo dira, Zabaleko ikastetxearen lana aldarrikatzeko, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide