Ezpaten forjaketa, katapultak, Erdi Aroko medikuen kanpamentua... berritasun eta bitxikeriaz gainezka egongo da Antzinako Azoka

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 15a, 07:00

Herritarrak eurak dira protagonistak azokan. / Aiaraldea.eus

Bihar izango da Artziniegako Antzinako Azokaren edizio berria eta proposamen ugari gehitu dizkiote ohiko eskaintzari. Herritarren parte hartzearekin batera, kanpotik bitxikeriak ekarriko dituzten lagunak hurbilduko dira.

Artziniegako Antzinako Azoka, ironikoa badirudi ere, berritasunez beteta ospatuko dute larunbatean. Izan ere, herritarren edota tokiko ekoizleen partaidetzaz gain, kanpoko jendea ere erakarri dute, bestelako ikuskizunak eskaini ditzaten.

Horien artean egongo dira ezpata forjaketa egingo dutenak, katapultak eta Erdi Aroko armak erakutsiko dituztenak, garai horretako tresnekin antzinako medikuen kanpamentua jarriko dutenak, edo Leoneko artisau kantaria, zeinak abesten duen bitartean azalduko baitu artileanola landu.

Elementu horiei gehitu behar zaizkie ohiko jarduerak: sutegia, pregoia, herritarrek eurek prestatutako ikuskizunak eta mozorroak, artisauen eta tokiko ekoizleen salmenta postuak, desfileak, musika, dantza...

Antolatzaileek nabarmendu dute mojek komentuaren ateak irekiko dituztela eta kontzertua eskainiko dutela.

Tabernek egingo duten eskaintza gastronomikoaz gain, Arabako talogileak ere arituko dira egun osoan.

Egitarau osoa

Goxa

  • 10:55 Alañaren adar hotsek hiribilduko atariraino gidatuko gaituzte.
  • 11:00 Pregoiaren irakurketa. Hiribilduko atarian Antzinako Azokaren ateak irekitzat emanda, iraganera bueltatuko gara zaldun, bufoi, gaita jole, pikaro, klero eta gorteko jendez.
  • 11:10 Builakaren danborrek eta gorteko musikariek Hiribilduko kaleetan barrena arituko dira.
  • 11:30 Komedianteak azokako kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 12:00 Ezpata-forja Dorrearen aurrealdean eta Aingeru-kantak Agustindar Mojen Komentuan
  • 12:30 Txotxongiloen antzerkia Goiko Plazan eta Ardien ile-mozketa Artekale Plazan
  • 19:00 Hiribilduko andreak burukoekin desfilatuko dira Goiko Plazan, Magia Ikuskizuna Goiko Plazan eta Artekale Plazan kokatutako Gerlarien Kanpamenduan erdi aroko dantzak.
  • 13:15 Hainbar adar hotsen doinua, Parrokia inguruan.
  • 13:30 Artekale Plazan kokatutako Erdi Aroko kanpamentuan bisita gidatua eta ezpataikuskizuna.
  • 14:00 Juglareek azoka alaituko dute.
  • 15:00 Jateko eta freskatzeko momentu egokia.

Arrastegia

  • 17:00 Gorteko musikariak zalapartatsu arituko dira merkatariak eta bisitariak alaituz.
  • 17:30 Aratzainak falta diren ardiei ilea moztuko die Artekale Plazan eta Galenoek Hiribilduan. Izurriteak jota dauden gorpuak jasotzen arítuko dira kaleetan zehar.
  • 18:00 Errementariak ezpata-forja erakustaldi berri bat egingo du Alkaide jaunaren Dorrean.
  • 18:30 Magia ikuskizuna Goiko Plazan eta espata-ikuskizun berria Artekaleko Kanpamentuan.
  • 19:00 Artekale Plazako Gerlarien Kanpamendura erdi aroko dantzak bueltatuko dira eta Txoxongilo antzerkia Goiko Plazara.
  • 19:30 Galenoek, Izurriteak sortutako ondorioak azalduko dituzte Parrokia alboan duten kontsultan.
  • 20:00 Merkatarien azken eskaintzak Builakaren danborren erritmoetara eta gorteko musikariekin.
  • 21:00 Azokako kaleak girotu dutenek, eguna itxiko dute musika eta su ikuskizunarekin Goiko Plazan

Egun osoz

  • Igeltsu freskoaren gaineko margoketa Gorteko margolarien pintzel trebez egina Goiko Plazan.
  • Artea Etnografia Elkartearen eskutik Pablo Respaldiza Arratiaren Barrenkaleko sutegia bisitatu eta antzinako beste lanbide batzuk ezagutzeko aukera egongo da.
  • Artekale Plazan 'El Rincón del Infante' jolasak eta haurtzaindegia
    akoli egitearen erakusketa Beratza Aldapan.
  • Erdi Aroko jolasak Artekale Plazako Gerlarien Kanpamenduan.
  • Artilea irutearen erakustaldi kantatua eta artaldea Artekale Plazan.
  • Artisauek haien lanbideak irakatsi eta sorkuntzak erakutsiko dituzte
  • Hiriskako kaleetan legenarduak, laban zorroztatzaileak, gortesanoak, damak eta zaldunak arituko dira.

*Merkatarien Batzordeak egunaren nondik norakoak aldatzeko ahalmena du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide