Artziniegako Udalak auzo eta herri batzarrak deitu ditu herritarrek aukera izan dezaten euren arazo eta proposamenen berri emateko alkate eta zinegotziei, aurrez aurre.
Printzipioz, deialdi guztiak 19:00etan izango dira udaletxeko osoko bilkuran, Erretes Tudelakoa salbu, bertako zentro sozialean egingo baitute. Hain zuzen, hori da gaur -urriak 17- egingo dena eta Erretes Tudela, Gordeliz, La Venta eta San Antonioko herritarrentzako hitzordua izango da da.
Bihar Mendieta, Barrataguren eta Uretako auzokideak izango dira protagonistak eta ostegunean Santa Koloma eta Campijokoen txanda helduko da. Azken data urriaren 25ekoa da eta Soxoguti (Berrones) eta Artumianako gaiak landuko dituzte.