Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko eskatu du Artziniegako Udal Osoko Bilkurak, aho batez

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urr. 26a, 08:28

Urte asko eman ditu Pablo Gonzalezek nazioarteko gatazketan murgilduta kazetari gisa.

Teresa Aranguren kazetari artziniegarrak aurkeztutako mozioaren alde bozkatu zuten EH Bildu zein EAJk. 

Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko eskatu du Artziniegako Udal Osoko Bilkurak aho batez, EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin. Testuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio “berehala eta irmotasun osoz” abian jar ditzala “Poloniako agintarien gaineko presio-mekanismo egokiak”, eta ez ditzala bertan behera utzi “harik eta Pablo Gonzalez behin behineko askatasunean uztea lortu arte, “berme prozesal guztiak dituen epaiketa baten zain”. Kazetariak epaiketa Espainiako estatuan itxaron dezakeela defendatzen du mozioak, “Europar Batasunaren kontseiluak gomendatu eta baimentzen duen bezala”.

Gonzalezi de behin behineko espetxealdia sei aldiz luzatu diotela salatzen du mozioak, eta bere atxiloketaren nondik norakoak ere azaltzen ditu.

Testuan zehazten denez, bi pasaporte izatea da Gonzalez "Errusiako espioi moduan" atxilotzeko Poloniak erabili zuen argudioetako bat. Horri lotuta, testuan azaltzen da kazetariak nazionalitate bikoitza duela, bere gurasoak Guda Zibiletik ihesi Sobietar Batasunera joan ziren errepublikarrak zirelako. “Pablo edo Pavel Moskun jaio zen eta bertan bizi izan zen 9 urte bete arte. Bere gurasoak banatu zirenean, amarekin Espainiara etorri zen. Errusieraz primeran hitz egiten du, eta horregatik, espainiar erbesteratuen beste ondorengo askok bezala, bi pasaporte eta nazionalitate bikoitza ditu”.

Polonian "eskuin muturreko gobernua" dagoela salatzen du mozioak, "NATOren abangoardia" bilakatu dena Europar Batasunaren barruan. Horrez gain, Pablo Gonzalez Open Society fundazioaren "erruziarzaleen zerrendan" agertzen dela ere azaltzen du testuak

Salatu dutenez, Poloniako fiskaltzak ez du aurkeztu espioitza delitua frogatzen duen ebidentzia bat bera ere ez, baina Gonzalezen atxiloketa mantentzen du, “tortura psikologikora hurbiltzen diren muturreko baldintza gogorretan”.

Zehaztu dutenez, kazetariak 23 ordu igarotzen ditu ziega barruan, ezin ditu telefono deiak egin eta senideek bi aldiz baino ezin izan dute bisitatu

Horri lotuta, Gonzalezek kazetaritzaren esparruan eginiko ibilbidea goraipatzen du testuak, eta nabarmendu du Open Society fundazioak "erruziarzale" gisa sailkatu zuela, Donbasseko gerran eginiko lanagatik. Gainera, Polonian "eskuin muturreko gobernua" dagoela salatzen du testuak, "NATOren abangoardia" bilakatu dena Europar Batasunaren barruan, eta dena baimentzen zaiola.

Teresa Arangurenek aurkeztuta

Teresa Aranguren kazetariak aurkeztu zuen mozioa. Artziniegako bizilagunak urte ugari eman ditu nazioarteko gatazkak jarraitzen. Palestinako gatazkan, Iran eta Iranen arteko gerran, Golkoko gerran edota Balkanetako gatazkan aritu da, besteak beste, eta hainbat liburu argitaratu ditu, Palestinari buruzkoak guztiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide