Alde Zaharra Putxeren Lehiaketako eremua bilakatuko da bihar

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 27a, 07:00

Iaz parte hartzaile ugari izan zituen lehiaketak. / La Jarrilla txokoa

La Jarrilla txokoak antolatuko du XI. edizioa eta errezeta tradizionala baliatuko dute.

Putxeren zaleek hitzordu berezia izango dute Artziniegan bihar, La Jarrillak txokoak egiten duen Putxeren Lehiaketaren XI. edizioa izango baita.

Printzipioz, ospakizuna artziniegarrentzat, euren lagunentzat eta senideentzat bideratuta dago eta 10:00etan hasiko da Artekale plazan. Ordu horretatik eta 11:00ak arte tartea izango dute parte hartzaileek deskarga lanak egiteko, ordu horretan amaituko baita izena emateko epea.

Putxerak Artekale eta Goiko plazetan eta Alde Zaharreko beste hiru kaleetan prestatu behar dituzte lehiakideek eta ohiko errezeta jarraitu beharko dute. Hau da, indaba gorria, txorizoa, odolostea eta urdaia izango dira osagaiak derrigorrez. Saiheskia eta behi hegala ere erabili ahalko dituzte, aukeran.

14:00etan aurkeztu beharko dituzte emaitzak eta epaimahaiaren erabakiaren aurka ezingo da helegiterik jarri. Hori bai, iradokizunak jasotzera irekita egongo dira. Lehen hiru sailkatuek putxerak irabaziko dituzte eta sari banaketaren ostean, aukera egongo da norberak bere babarrunak bazkaltzeko Artekale plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide