Bidaiatzeko gonbita luzatu du Aiarako Kuadrillako Emakumeen Topaketak

Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 12:45

Astebete atzeratu ondoren Artziniegako dolua errespetatzeko, Aiarako Kuadrillako Emakumeen Topaketak egin ziren larunbatean, eta 'bidaia' hartu zuten gai moduan, gerturatutakoak animatu daitezen mundua ezagutzen bere kabuz edo beste emakumezko batzuekin.

Emakume bidaiariak izan ziren topaketen protagonistak. Artziniegako Berdintasun zinegotziak, Kuadrillako presidenteak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendariak aurkezpena egin ostean, bidaiatzeko eredu ezberdinetan buru-belarri sartu ziren parte hartzaileak.

Josune Muñozek, hainbat urtez eskualdeko irakurketa klub feministak kudeatuko dituen adituak, emakume bidaiariak literaturan izandako presentzia izan zuen hizpide, antzinakoak zein garaikideak. Emakumeen begirada eta bidaiatzeko arrazoiak jorratu zituen eta atsedenaldia egin zuten gero.

Artziniegako emakume migratuek tea eskaini zuten orduan eta gero Zuriñe Hidalgo aurkezle eta abeslariak Enraizadas proiektuaren nondik norakoak argitu zituen telematikoki. Bere egitasmoaren helburua da emakumeak bakarka edo taldeka bidaiatzea, sororitatea bultzatuta.

Jarraian, euren bizipenak azaldu zituzten Artziniegako emakume etorkine: zergatik etorri ziren Aiaraldera euren egoera hobetzera, nolakoa izan zen bidaia eta nolakoa den orain etxera itzultzea.

Azkenik, Yolanda Muñozen txanda heldu zen. Emakume horrek Asiara eta munduko hainbat txokora jo du bizikletaz eta zenbait aurreiritzi gezurtatu zituen, bakarrik bidaiatzerako orduan emakumeentzako mugak direnak. Hala, mundua ezagutzera joatera animatu zituen ikusleak, zuhurtasuna eta gutxieneko segurtasun neurriak ezarrita.

Amaitzeko, Bea Egizabal Ollokiegi pailazoak eduki guztien laburpena egin zuen, umoretik tiraka.

Argazkiak: Aiarako Kuadrillako Berdintasun Saila

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide