Goizean goiz hasi ziren jarduerak, mendi ibilaldiarekin. Ondoren, umeentzako gunea, elkarteen azoka, batukada, sokatira edota Artzikirol partidak egon ziren.
14:30ean ekitaldia egin zuten epaileen euskararen aurkako oldarraldia salatzeko eta Aiaraldeko zenbait eskolako ikasleek egindako artelanak aurkeztu zituzten. Egun osoan egon ziren obrak frontoiaren hormetan ikusgai.
Horren ostean, herri bazkariaren txanda heldu zen, eta musikak hartu zuen lekukoa arratsaldean.
Argazkiak: Ganzorrotz Mendi Taldea, Aitor Aspuru Saez