7.126 euroko diru partida bideratuko du Artziniegako Udalak udalerriko usoak harrapatzera, Arabako Foru Aldundiaren baimenarekin. Comertu Control de Aves SL enpresaren zerbitzuak kontratatuko ditu horretarako. "Egoera aztertzeko lanak, kaiolak jartzea, animaliak harrapatzea eta ezabatzea" barne hartzen du zerbitzuak.
Tokiko erakundeak jakinarazi duenez, tranpak jarriko dituzte animalia horiek janleku moduan erabiltzen dituzten zenbait zonaldetan, "hirigune historikoan eta herrigunetik kanpoko punturen batean". Datozen hilbateetan egingo dute hori, eta eraikin batzuen jabeen laguntza eskatuko dute horretarako.