Nerea Quincoces artziniegarrak sustatu zuen Kuttune taldea eta proiektu horren bitartez folkaren soinu anitzak landu ditu hainbat musikarirekin. Hauxe da izan zen bandaren lehen lana eta iaz Zer ote da? diskoa plazaratu zuen, bigarrena.
Hamabi abestiz osatutako lana eskuratzeko zozketa egingo du Aiaraldea Komunikabideak otsailaren 16an, eta nahi duenak parte har dezake egitasmoan, izena hemen emanda.
Nerea Quincoces eta Irene Gil taldekideek Poliedroa bideopodcast saioan hitz egin zuten proiektuari buruz: