Gaur bukatuko da Julio Medem zinemagilearen film berriaren Artziniegako grabaketa

Erredakzioa 2024ko mar. 6a, 10:30

Ocho filmaren grabaketak bi kokapen dauzka Aiaraldean, Urduña eta Artziniegan. Artziniegan atzo hasi ziren erreodatzen eta gaur amaituko dute.

Julio Medem zinemagile donostiarraren grabaketak aurrera darrai Airaldean. Urduñan otsailean aritu zen sortzailea eta atzo Artziniegaren txanda heldu zen. Hain zuzen, Goiko plazan egon zen lan taldea.

Gaur amaituko dute gaueko ordu txikietan eta grabaketak egiten dituzten bitartean ezingo da trafikorik egon ingurutan. Berez, 15:00etan hastea aurreikusi dute. Goizean zenbait herritar bertaratu dira errodajera eta zuzendariarekin argazkiak egin dituzte. Oso jatorra izan dela ziurtatu dute artziniegarrek.

Pasa den mendean girotua

Trafikoa eteteko arrazoietako bat da pasa den mendeko 1930eko hamarkadan dagoela girotuta filmaren zati bat. Hain zuzen, Ocho pelikulak zortzi sekuentzia planotan kontatuko du emakumezko eta gizonezko baten istorioa 90 urtetan zehar, 1931n hasita.

Antzezle protagonistak Ana Rujas eta Javier Rey izango dira. Rujas La mesías ('Los Javis' sortzaileen azken telesaioan) agertu da protagonismo handiarekin. Reyk, aldiz, Fariña telebista saioko pertsonaia nagusia hartu zuen bere gain.

Ibilbide oparoko zinemagilea

Julio Medem zuzendari berri onenaren Goya saria jaso zuen 1993an, Behiak filmagatik, eta bere hurrengo lanek ere kalitate bikaina izan zuten, erotismoa, surrealismoa eta berezko mundua islatuz. 2003an hautsak harrotu zituen Euskal pilota: larrua harriaren kontra dokumentalarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide