Artziniegako EAJk eskatuko du Iberiar Penintsulako Erdi Aroko udalerrien sarean sartzea

Aitor Aspuru Saez 2024ko api. 16a, 14:00
Encina Castresana EAJko bozeramailea. / EAJ

Bi mozio aurkeztu ditu EAJk Artziniegan. Igerilekuen egoerari buruzkoa da bigarren testua.

Artziniegako EAJk bi mozio aurkeztu ditu apirileko Udal Osoko Bilkuran lantzeko. Batean iradoki du hiribildua Iberiar Penintsulako Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarean sartzea. Encina Castresana taldeko bozeramaileak azpimarratu du hori baliagarria izan daitekela turismoa erakartzeko eta hiribilduaren nortasuna bera indartzeko.

Hori dela eta, jeltzaleek proposatu dute dirua bideratzea sare horretan inskribitzera eta aurtengo kuota ordaintzera.

Igerilekuen txosten teknikoa

Bestalde, EAJk eskatuko du igerilekuen egoerari buruzko txosten tekniko eguneratua egitea. "Bi hilabete falta dira denboraldia hasteko eta ezinbestekoa da jakitea nola dagoen egoera, neurri zuzentzaileak hartzeko", argitu du Encina Castresanak.

Horrez gain, jeltzaleen aburuz, eta igerilekuen adibideari helduta, kontratazioen jarraipen xeheagoa egin behar da, epeen eta eginkizunen aldetik, bereziki.

Horrez gain, EAJk gogoratu du aurreko udalbatzan Arteko zelaiko komunen irekiera eta mantenua sustatzeko mozioa ere aurkeztu zuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide