Artziniegako Udalak Garai Plazako erloju-dorreko fatxada apainduko du aurki eta irudi lehiaketa abiatu zuen horretarako. 25 proposamen jaso ondoren, epaimahai batek hautatuko ditu finalistak. Honako pertsona hauek arituko dira epaile lanetan: Alejandro Quincoces, Teresa Lafragua, Aintzane Iturribarria, Alberto Martinez Gutierrez-Barquin eta Kultura batzordeko zinegotziak diren Miren Lopez eta Eduardo Villanueva.
Lan horiek udal liburutegian egongo dira ikusgai ostiraletan eta 16 urtetik gorako artziniegarrek (hau da, herrian erroldatutakoek) bozkatu ahal izango dute gogokoen dutena, maiatzaren 24ra arte.
Herritarren bozek erabakiaren %30 balioko dute eta gainerakoa epaimahaiaren eskumena izango da. Maiatzaren 30ean jakinaraziko dute zein izan den irudi hautatua.