Sasoi onean dago Artziniegako Margo Lehiaketa. Atzo egin zen topaketaren XXVI. edizioa, eta 33 partaide egon ziren guztira. Artistak herrian barrena barreiatu ziren koadroak margotzeko, eta gero frontoian jarri zituzten ikusgai lan guztiak.
Lau sari banatu zituzten orotara. Epaimahaiak erabaki zituen lehen hirurak, eta herritarren bozken bidez erabaki zen laugarrena. Horrez gain, ohorezko bi aipamen ere eman zituzten.
Hauek izan ziren irabazleak postuz postu:
- Ricardo Azkargorta
- Iker Mugarda
- Leticia Gaspar
- Abel Florido
- Ohorezko aipamenak: Julio Gomez eta Eduardo Alsasua
Antolatzaileek nabarmendu dute Espainiako Estatuko hainbat probintzietatik bertaratu zirela margolariak atzoko zitara. Gainera, are jendetsuagoa izan zen umeen marrazki topaketa. 73 haurrek parte hartu zuten, hiru kategorietan, eta hiru opari zozkatu zituzten guztien artean.
Argazkiak: Miguel Brizuela eta Artziniega Museoa