Embutidos Arceniega enpresa itxiko dute ekainaren 30ean, belaunaldi aldaketa faltagatik

Aitor Aspuru Saez 2024ko mai. 31a, 10:27

Embutidos Arceniegak bere saltokia du eta banaketa sarea ere./ E. A.

Familia enpresa enblematikoaren nagusiak adierazi du adinagatik utziko duela eta horregatik itxiko dutela. Eskaintzak aztertzeko prest daude, negozioak jarraitu dezan.

Embutidos Arceniega hestekien enpresak atzo iragarri zuen bere jarduera etengo duela ekainaren 30ean. Horrela erabaki zuen akziodunen kontseiluak maiatzaren 21ean.

Aiaraldea Komunikabidea arduradunarekin jarri da harremanetan eta berak azaldu du itxieraren arrazoi nagusia adina izan dela. Hau da, berak enpresaren kudeaketa utziko du eta ez dute topatu norbait  ordezkatzeko. Embutidos Arceniegak bost langile ditu gaur egun.

Gauzak horrela, enpresako jabeek aipatu dute prest daudela eskaintzak aztertzeko eta konpainia saltzeko, proposamen interesgarriak eginez gero.

Printzipioz, Embutidos Arceniegak bere jarduera bertan behera utziko du ekainaren 30ean eta ohiko ordutegiak izango ditu egun horretara arte. Hortaz, euren produktuen zaleei gogoratu diete biltegiak betetzeko aukera dutela.

1940an sortuta

Avelina Torre Revillak sortu zuen enpresa 1940an eta geroztik bere errezetek eta hestekiek harrera oso ona izan dute; odolosteek, lukainkek edota saltxitxek, besteak beste. Izan ere, gaur egun kanpoan ere dituzte bezeroak, Artziniegan eta Aiaraldean ez ezik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide