Artziniegak Antzinako Azokaren XXV. edizio ospatuko du irailaren 14an, larunbata. 1998an hasi ziren egitasmoa antolatzen, zehazki, Erdi Aroko Alde Zaharra monumentu-multzoa izendatu zuten urtean.
Geroztik, pandemiak iraun zuen tartea kenduta, urtero prestatu dute jaia eta aurten ere ekingo diote horri. Edonola ere, azokak bilakaera izan du. Hasieran Artea Etnografia Elkarteak hartzen zuen bere gain. "Euskadiko lehena, Euskal Herriko bigarrena", aldarrikatu du Udalak.
Hala ere, urteen poderioz, hasierako bultzadaren indarra murrizten joan zen eta nolabaiteko krisian sartu zen egitasmoa. Hori bideratzeko, 2022an hausnarketa prozesua abiatu zuten herrian eta elkarteen, ostalarien eta ordezkari politikoen artean erabaki zuten, adibidez, enpresa baten laguntza kontratatzea kale animazioa eta beste zenbait alderen ardura hartzeko.
Hemen ikusi daitezke aurreko edizioetako bideoak: