1.200 panpin baino gehiago ikusi daitezke Artziniegako Santxotena Museoan atondutako Despertar de una nostalgia erakusketan. Hainbat garaitako piezak bildu ditu Teresa Lafraguak. "Zaharrena XIX. mendearen amaierako panpin bat da, mutil batena. Eta pila bat gustatzen zait, normalean askoz gehiago direlako emakumezkoak irudikatzen dituzten panpinak", azaldu du museoko zuzendariak.
Bere hitzetan, "historia, berdintasuna, arrazismoa, homofobia, moda eta zinema" bezalako gaiak jorratzen ditu erakusketak. Uztailaren 14ra arte egongo da ikusgai, larunbatetan (11:00-14:00 eta 16:30-19:30) eta igandetan (11:00-14:00).