Uztailaren 20an eta 21ean ospatuko dira Erretes Tudelako jaiak

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uzt. 18a, 07:00

Tortilla txapelketarekin hasiko dira goizean. / Aiaraldea

Tortilla eta paella lehiaketa, igel-txapelketa, bazkariak, antzerki ikuskizuna, mariatxiak, bingoa eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Aurten ere bi egunez luzatuko dira Erretes Tudelako jaiak eta larunbatean izango dira ekintza gehienak, goizetik gaueko ordu txikietara arte.

Gastronomia, musika eta umeentzako ekintzak izango dira nagusi eskualdeko txoko polit horretan.

Uztailaren 20an, larunbatean

10:30 // Kanpaien iraulketa festen hasiera iragartzeko, “Etilico.com” maskotaren igoerarekin batera. 
11:00 // Tortilla eta Paella Lehiaketan izen-ematea.
12:00 // Natura Tailerra (falkoneria) Cózar Naturaren eskutik. 
13:00 // Patroiaren omenezko meza.
13:00 // Tortillak aurkeztea.
13.30 // Igel-txapelketa haundia.
14:30 // Paellen aurkezpena.
14:45 // Tortilla eta Paella lehiaketako eta Igel-txapelketako sari banaketa.
15:00 // Kuadrilen bazkaria.

Aurten, bai eguerdian eta bai afarian, Iñaki Lekerikaren talo postua izango da.

17:00 // Girotutako alboradak.
17:30 // “La famiglia Toronbole”-k familia antzerki ikuskizuna aurkeztuko du. 60 minutuko dibertsioa bermatua.
18:30 // “Pancho Balbuena” mariatxiak, gaurko eta atzoko, hemengo eta hango abestiak, Mexikoko esentzia osoarekin.
20:00 // Partyman Show. 
21:15 // Bingo!! (diru-bilketaren % 25a lerroari eta % 75 bingoari).
22:30 // Zuzeneko musika “Lowe Bands” taldearekin, laurogeiko hamarkadako musika gozatzeko. 
01:30 //  “DJ Lowe” gorputzak eutsi arte.

Uztailaren 21ean, igandean

14:00 // Vermouth dantza.
15:00// Bazkari Herrikoia.
18:00 // “Etilico.com” maskotaren erretzea eta festako azken traka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide