Artziniegan abiatuko da Musika Klasikoa Araban zikloa, lurraldean zehar zabaltzen hasi aurretik

Erredakzioa 2024ko uzt. 30a, 09:10

Ander Perrino musikaria. / IBS Classical

Aurtengo edizioan 6 kontzertu egongo dira, abuztuaren 3tik 30era, Sarrian, Lagranen, Eltziegon, Zalduondon eta Quintanilla Erriberabeitian. Horietako guztiak doan izango dira.  

Abuztuaren 3an emango diote hasiera aurtengo Musika Klasikoa Araban zikloari. 2011z geroztik, Arabako Foru Aldundiak Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan antolatzen du emanaldi sorta hau, eta antolatzaileen aburuz, elkarlan horrek erabat bermatzen du musikarien kalitatea. 

Lehenengo kontzertua Artziniegan izango da, abuztuko lehen larunbatean, hilaren 3an, arratsaldeko 19:00etan. Jasokundeko Andra Mariaren elizan egingo da emanaldia, eta sarrera doakoa da, tokiak bete arte. Bertan, Ander Perrino kontrabaxu joleak eta German Ormazabal pianistak Bach, Herti, Rachmaninov eta Lorcaren lanak interpretatuko dituzte. 

Emanaldi horren ostean, beste bostek hartuko dituzte Arabako herriak: Sarria, Lagran, Eltziego, Zalduondo eta Quintanilla Erriberabeitiara ere helduko da musika klasikoa. Abuztuaren 11an, 20an, 25ean, 27an eta 30ean izango dira kontzertuak, hurrenez hurren.  

Hemen kontsultatu daiteke emanaldien informazio xeheagoa, hala nola, interpretatzaileak eta joko dituzten obrak, edo kontzertuen ordutegi eta kokapenak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide