Ume talde batek eman zion hasiera hitzorduari, itsas-munduarekin lotutako mash up baten doinuekin.
Helduen kategorian, Las Vakitas de Orio izan zen garaile. Gaueko azken ikuskizuna izan zen haiena, eta 2000ko hamarkadako telesailen abestiak interpretatu zituzten. 2. saria, Alkatuki kuadrillak eraman zuen, Andaluziako feria Artziniegara eraman ostean. 3. postua Prakanasaiak kuadrillarentzat izan zen. Azken hauek urteko abestirik entzunenekin dantzan jarri zuten hiriko atera bertaratutako jendetza.
Artziniegako jaiek ez dute etenik, eta datorren igandera arte luzatuko dira. Hemen ikus daiteke egun hauetako egitaraua.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin