2024/09/15 18:00

'Goroldiorik ez' ibilbide kulturala

'Goroldiorik ez' ibilbide kulturala
Artziniegako Artea parkea, Artziniega

Landa eremutik ibilbide kulturala. Arte Hartze Zikloaren lehenengo emanaldia.

Goroldiorik ez bizirik dagoen eta tokian tokiko emakumeen historia eta istorioekin osatzen den ibilbide dramatiko bat da.

Kultura, historia eta natura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Aiaraldeko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.

Uztailaren 11ean Aiaraldeko komunitatearekin 'ikuskizunaren sortze prozesu' lan saioa egin genuen, eta hortik atera genuen informaziorekin zein egindako beste ikerketekin, ibilbide poetiko fikzionatu bat sortu dugu piszifaktoriako ideien kide guztiak parte-hartuta prozesuan. 

Parte-hartzeko oharrak: 

  • Emanaldirako ekarri ibiltzeko oinetako erosoak. 4 kilometroko paseo erraz bat izango da, zirkularra (hasi eta bukatu leku berean).

  • 60 kasko egongo dira. Beraz, parte-hartzea mugatua izanda, ekintzan parte-hartzeko izena eman.

  • Artea parkean hasiko da ibilaldia.

  • Ezagutu ibilbidea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide