Artziniegako Museo Etnografikoa bere 40. urteurrenaren ospakizunetan buru-belarri sartuta dago aurten, eta irailetik abendura bitarteko programazioa aurkeztu du.
Irailean Antzinako Azoka, ogibide antzeztuak, kontzertua eta 40. urteurreneko bideoaren proiekzioa egingo dituzte.
Urrian, berriz, Ondarearen Europako Jardunaldiak hartuko ditu Museoak, eta erakusketa, tailerra zein hitzaldia antolatuko dituzte. Azarorako ogibide antzeztuak, hitzaldia, txarriboda eta mahai ingurua prestatu ditu Museoak, eta bukatzeko, abenduan ikazkina eta neguko solstizioa.
PROGRAMAZIO OSOA
IRAILA
Irailak 14: Antzinako Azoka (Errementaria -Ehoziri langileak- botika)
Irailak 21:
11:00-13:00 // Ogibide antzeztuak (2 saio)
19:30 // Kontzertua: “Sempre Libera” Patricia Sesar (Soprano) eta Itziar Barredo (pianista)
Irailak 28:
19:30 // 40. Urteurrenako bideoaren proeikzioa
URRIA (Ondarearen Europako Jardunaldiak)
Urriak 4:
19:30 // Xabier Santxotenaren hitzaldia “Agote komunitatearen bide konplexua: Mila urteko historia”
Urriak 11:
19:30 // Erakusketaren inaugurazioa: “Artziniega Museoaren 40. urteurrena: sare ekonomiko zirkularra”
Urriak 12:
12:00 // Tailerra: “Artziniega Museoaren 40 urteak: sare ekonomiko zirkularra” (Izen-emateak webgunean)
Urriak 19:
19:00 // “Artziniega Museoaren 40. urteurrena: Garai bateko moda”
AZAROA
Azaroak 9:
17:00-18:00 // Ogibide antzeztuak (2 saio)
Azaroak 22:
19:30 // Hitzaldia: Luis Ángel Villate: “Txarriboda eta zerbait gehiago”
Azaroak 23:
12:00-14:00 // Txarriboda
Azaroak 30:
19:30 // Mahai ingurua eta “Hozffer Ana lantegiaren historia” erakusketaren inaugurazioa. Puntuzko generoak egiten aitzindaria izan zen lantegia Artziniegan egon zen 60ko hamarkadan.
ABENDUA
Abenduak 15:
17:30 // Ikazkina
Abenduak 24:
18:30 // Neguko solstizioa