Artziniegako udalerriak ere proiektua aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak deitutako parte hartzerako aurrekontuen ideia lehiaketara eta urriaren 1etik azaroaren 8ra arte horren alde egiteko aukera izango dute Aiarako Kuadrillan erroldatutako herritarrek, hemen bozkatuta.
Berez, herritar batek egin du eskaera, baina Udalak babestu du ekimena, eta aukera eman du bozketa tokiko erakundearen bulegoetan ere egiteko: "Botoa ematera gonbidatzen zaitugu, eta familiakoei eta lagunei botoa ematera animatzea: Udalaren bulegoetan edo Udal Liburutegian eskura duzun formularioa bete besterik ez duzu egin behar, eta NANaren fotokopiarekin batera, Udaletik bidaliko dizugu".
Errotaren erreferentzia bibliografikoak XIX. mendekoak dira (1849. urtea) eta bizilagunek irina ekoitzeko baliatu zuten XX. mendearen erdialdera arte. 1990eko hamarkadan zaharberritu zuten Eusko Jaurlaritzak sustatutako boluntariotza proiektu baten bidez, baina hondatzen joan da denboraren poderioz. Eraikina konpontzeaz gain, Errege Bidean txertatu nahi dute, bisitariek ezagutu dezaten.